2011/06/23

IKASYS HOME


IKASYS HOMEn koaderno berriak dituzu uda honetarako:
"OKD: Oporretako Koaderno Digitalak"


Egunero zertxobait arituz, IKASYS Proiektuko jardueretan oinarrituta,
ikasturteko lana berrikusteko aukera eskaintzen du.
- Lehen Hezkuntzako (3. mailatik 6. mailara) eta DBHko (1. eta 2. mailak) ikasleei zuzenduta.
- OKDak arlo hauetan dituzu: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika, Ingurunea (LHn soilik), Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak (DBHn soilik). Koaderno bakoitza 8-10 saio edo sekuentziaz osatuta dago; guztira, 1.500 ariketa inguru.
- Multimedia baliabide ugari.
- Berehalako zuzenketa eta egindako lanaren jarraipenerako aukera.

Koaderno digitalekin aritzeko bi aukera dituzu:

1. IKASYS HOME (online)
- Hauek etxeko edozein ordenagailutan erabil daitezke, online, Internet bidez.

- Gurasoek seme-alaben lanaren jarraipen zehatza egiteko aukera.
- Prezioa: 7 € (Arlo bateko Oporretako Koaderno Digitala).
- Erosketa burutu ahala koadernoa erabilgarri (bidalketa gasturik ez).
- Koaderno hauek kontratatzeko, erregistratu: http://home.ikasys.net



2. OKD (USB euskarrian)
- Hauek Windows inguruneko edozein ordenagailutan erabil daitezke, Interneteko konexiorik gabe.
- Prezioa: 25 € + bidalketa gastuak (Maila bateko Oporretako Koaderno Digitalen bilduma).
- Eskaerak egiteko edo argibide gehiago eskuratzeko:
- http://ikastola-denda.com

- ehi@ikastola.net
- 943 445 108 edo 943 377 211

.

2011/06/20

ESKER MILA

Egun ederra atzokoa, milaka euskaltzale bildu giñen Laudion. Duela bi urte Oionen ospatu genuen Araba Euskaraz, ez genuen lortu emaitza onik. Igaz Agurainen %20an igo zen bertaratutako kopurua, aurten Laudion igazkoaren aldean %25 edo igo da. Eskerrik asko bertan egon zareten guztioi eta batez era lanean fin fin ibili zaretenoi. Hurrengo urtean Bastidan elkartuko gara eta lanean, laguntzen bada hobe, badakigu lanean be disfrutatzen ere. Eta Armentiak noiz antolatuko du Araba Euskaraz?

Muchas gracias a todos y todas que os acercasteis ayer a Laudio, disfrutamos del día algunos colaborando en la txosna, Eusko Label o Abra. Dentro o fuera pero de verdad que disfrutando con los amigos. El año que viene nos esperan en Bastida, también colaboraemos con la Ikastola de Bastida, seguro que si. Este año ha sido un éxito, depués del "fracaso" del 2009, el año pasado crecimos en un 20% y este año otro 25%.

Eskerrik asko guztioi.

A, ¿Y para cuando un Araba Euskaraz organizado por Armentia Ikastola? Que se nos va a olvidar