2011/07/19

ARTEA OINEZ

NAFARROA OINEZ KILOMETROAK-ekin batera arte erakusketan
Bi jaiek bultzatutako egitasmoa da Donostian ikusgai dagoena
Kilometroak eta Nafarroa Oinezeko arduradunen eskutik uztailak 15ean zabaldu zen Artea Oinez erakusketa Boulevard-en, Okendo kalearen ertzean, KUTXAk duen aretoan.
Nafarroa Oinezek antolatutako arte erakusketak ospe handiko artistak bildu ditu berriro ere, hala nola batzuek aipatzearren: Jose Ulibarrena, Faustino Aizkorbe, Jose Ramon Anda, Nestor Basterretxea, Pedro Chillida, Iruña Cormenzana, Xabier Elizalde, Koldobika Jauregi, Jesus Lazkano, Xabier Morras, Dora Salazar, Daniel Tamayo, Zumeta, eta beste 65 artistaren obrak daude ikusgai.
Erakusketaren ordutegia, uztailaren 15etik 31era bitartean izango da.
Sarrera dohakoa da.
Egunero zabalik da, 11:30 - 13:30 eta 17:00 - 21:00

Arteazalea bazara, eta ikastolak lagundu nahi badituzu,
ZATOZ erakusketara gustukoa izango baituzu!