2009/05/19

IKASTOLAKO BERTSO ESKOLAK IZANGO DU JARRAIPENIK?



2007ko gaztetxoen Bertso txapelketan ikastolako ikasle bik parte hartu zuten. Guillermo Vegas, Ikasolako ikasleak lortu zuen txapela. Azken urteetan ikastolako aretoan izan da bertso txapelketaren finala. Igaz ere Guillermo eta Liernik parte hartu zuten txapelketan, inoiz baino ikusle gehiago bildu ginen bertan. Aurtengo finala ekainaren 7an ospatuko da ikastolako aretoan.

Hamar hamabi gazte hasi baziren ere ikastolako bertso eskolan, ikastolan ikasketak bukatu ondoren bertso eskola ere utzi egin dute eta egun lau ikaslek baino ez dute jarraitzen. Ez da ikasle berririk hurbildu Julenek gidatzen duen taldera. Ostiral arratsaldeetan biltzen dira ikastolan, ordu bateko saioa izaten da eta gustora, lagun artean egiten dute ordu hori. Hurrengo ikasturterako ea taldea indartzea lortzen dugun, animatu ezazue zuen seme alabak bertso eskolan parte hartzera.

1 comment:

OIHANE PEREA said...

Itsasok behintzat oso saio polita egin zuen Amaia zentroan. Ta beittu ze guapa! Zorionak bihotz bihotzez! (Argazki polit hau lapurtu genion)

http://farm3.static.flickr.com/2460/3559082670_f342686ee0.jpg?v=0


Animo neskak eta jarraipena izan dezala! Bertxilikako ikasleek beti erakutsi duzue maila aparta! Segi ezazue ikastolan lagun artean bertsotan, eta ikasketak amaitzean, gogoratu GASTEIZKO bertso-eskolako ateak zabal zabalik izango dituzuela!

Ekainaren 6ean ikusiko dugu elkar!