2009/12/20

ELKARTASUNA SAHARAREKIN

Azken urteotan legez Sahararen aldeko karabana antolatu dute Euskal Herriko hainbat erakundek.
Laguntza eske etorri zaizkigu eta parte hartzera animatu.

Hori dela eta hemengo gai hauen bilketa egitea erabaki dugu Ikastolan:
• AZUKREA
• ARROZA

Bi gai hauetara mugatuko gara. Beraz ez ekarri hauetatik aparte ezer mesedez.

Garraio gaiak direla eta, bai bata eta bai bestea, dendan erositako boltsatan, paketeetan era egokian datozenak bakarrik hartu ahal izango ditugu.

JANARIAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA 2010ko URTARRILAREN 15ean IZANGO DA.

Tindoufeko Saharako errefuxiatuekin elkartasuna adierazi nahi duzuenok, beraz, hemen duzue aukera ona.

Eskerrik asko aldez aurretik.

No comments: