Azken urteetan Iparraldeko ikastoletan (Seaska) haur kopuru nabarmen handitu da, 200 ikasle gehiago urtero. Emendatze honek batez ere kolegio eta lizeotan gela eskasia sortu dute. 2008 urte arte Eusko Jaurlaritzak 1.200.000€ ematen zizkien eta Seaskak eraikin berrietan inbertitzen zuen. 2009an Jaurlaritzak agindu bazuen ere ez zuen ezer ordaindu eta aurten, ematen du 400.000€ kobratuko dituztela, 2011 eta 2012an ere Jaurlaritzak kopuru berdina agindu die. Baina Seaskako gure lagunak ez dira geldi egon eta Pau eta Burdeosekin gogor negoziatu ondoren, diru partida garrantzitsu bat lortu dute. Xalbador kolejioa eraberritu eta handituko dute
http://www.berria.info/albisteak/45781/seaskak_ia_hiru_milioi_euro_jasoko_ditu_datorren_urtean.htm
Beharko dute, 5 urte barru, Baiona inguruan beste kolejio eta Lizeo bat zabaldutzeko asmoa dute, ikasle berriei zerbitzua eman nahi badie. Gero gerokoak.
No comments:
Post a Comment