2010/09/22

Guraso aitzindariak izango dira ikasturte irekierako ekitaldian protagonista

Orain hiru urte ikastola mugimenduaren hasierako andereñoak izan ziren protagonista Tolosako Leidorren egin zen ikasturte irekierako ekitaldian.Ehun eta bost ikastola dira gaur ikastolen taldean, eta horien guraso sortzaileak bildu nahi ditu Euskal Herriko Ikastola Kooperatibak Gasteizen hilaren 25ean egingo denean.

60ko hamarkada hasieran hasi ziren lehen ikastolak loratzen, eta hogei urtetan zehar osatu zen gaur ezagutzen dugun sarearen egitura nagusia.
Hogei urte horietan gurasoek, andereñoen laguntzarekin noski, jarri zituzten ikastola mugimenduaren oinarriak.
Aurten , ikastolen sortzaile izan ziren eta diren gurasoei egingo zaie omenaldia, lehengo eta oraingo guraso aintzindariak bildu baitira bertan .
“ Ez dira hasierako ikastoletako guraso aitzindariak bakarrik izango.Egia da ikastola gehienak 60-70 hamarkadetan sortu zirena, baina badira gaur ere ikastola berriak sortzen ari diren gurasoak.2000.urtetik hona, esate baterako, ikastola berriak sortu dira iparraldean; Hegoaldean ere badira bi berri, hala nola, Lautadakoa araban eta Etxebarrikoa Bizkaian. Guztial omendu nahi ditugu. Ikastolen sarean 105 ikastolak osatzen dute.
Horietako bakoitzetik ordezkaritza bat, bizpahiru guraso, biltzea da gure asmoa” esan zuen Xabier Oleagak,EHIko Komunikazio arduradunak.
Ikastoletako lehendakaria eta zuzendariak, guraso aintzidarien ordezkariak, erankundeko langileak eta gonbidatuak bilduko ditu ekitaldiak.

RECONOCIMIENTO A LOS PROMOTORES .

El grueso de la red de ikastolas que conocemos hoy se conformo durante las décadas de los 60 y 70, aunque también han surgido ikastolas con posterioridad, incluso a partir del 2000. como es el caso de Lautada en Araba y de Etxebarri en Bizkaia.La apertura oficial del curso, que tendrá lugar el día 25 en Gasteiz en el Centro cívico Ibaiondo, servirá para reconocer públicamente la labor callada de las madres y los padres que promovieron cada una de las 105 ikastolas. El Presidente de la entidad Koldo Tellitu pronunciara un discurso y el programa hará también un hueco a una actuación artística a cargo de un grupo coral de alumnas.

2010/09/06

IKASTURTEAREN HASIERA

Ohi bezala 2010-11 ikasturtearen nondik norakoen berri ematera gatozkizue. Urte hasiera honetan egongo diren aldaketa batzuen berri eman behar dizuegu.

IKASTURTEAREN HASIERA
Ikastolako lehen eguna irailaren 7a, asteartea izango da.

ORDUTEGIAK
Irailaren 7tik 14ra bitartean klaseak goizez izango dira bakarrik:
· Haur Hezkuntza: urte bat, 2 urte eta 3 urteko geletan adaptazio aldia izango da, beraz, familia bakoitzak helerazi zaizuen ordutegi berezia hartu kontuan. 4 eta 5 urteko geletan saioak goizeko 9:30etatik 13:30ak arte izango dira. Lau urtetik gorako ikasleen zaintza zerbitzua irailaren 7an bertan hasiko da.
· Lehen _Hezkuntza: 9:30etatik 13:30ak arte. LH1ekoek, HHko jantokian bilduko dira. Beste kurtsoetakoak Aretoan.
· DBH: 8:30etatik 13:30ak arte. Lehen egunean (irailak 7), 9:30etan hasiko gara eta ikasturtearen aurkezpena egingo dugu 11:00ak arte. Ikasleak Jolastokian bilduko dira. Egun honetan autobusez datozen ikasleek ordutegi arrunta baino ordubete beranduago izango dute zerbitzua.

Irailaren 15etik hasita ordutegia goiz eta arratsaldekoa izango da:
· Haur Hezkuntza: 9:30-12:30 eta 15:00-17:00.
· Lehen Hezkuntza: 9:30-13:00 eta 15:00-17:00.
· DBH: 8:30-13:00 eta 15:00-17:00. DBH 1 eta 2, ostiraletan, 8:30-14:20. DBH 3 eta 4, asteazken eta ostiraletan, 8:30-14:20.

JANTOKIA
Aurretik esan genizuenez, jantoki zerbitzua irailaren 15ean hasiko da.

AUTOBUSA
Egon adi autobusen ibilbide eta ordutegietan egindako aldaketei. Zerbitzuan eskaera eginda euki beharko da autobusa erabili ahal izateko.

PARKINA
Sarreran eta arazorik ez egoteko, mesedez, Ikastola aurrean ez aparkatu.

Besterik gabe, hartu gure agurrik beroena.

2010/07/22

OBRETAN ETA IREKITA


Santa Maria katedralera egin ohi diren bisitetan erabiltzen duten esaldia neurri-neurrikoa dut, desberdintasunak desberdintasun, gure Ikastolan egiten ari garena azaltzeko.

Urtero erabili ohi dugu udako oporraldia gure Ikastola handitzen doan neurrian egokitzeko lan txikitxoren bat egin edo beharrak betetzeko ikasgela berriren bat edo beste egokitzeko.

Gure ikasleek alde egin zutenetik eta, udako geraldiaren isiltasuna nabarmena bazen orain arte, makina-hotsa eta zarata da nagusi orain egunotan. Baina, esan ohi denez, gaitz asko… onerako! eta egunotako obrekin espazioak polito hobetu ditugu eta, bereziki, gure ikastola barruko bizitza ere hobetuko da.

Esandakoa OBRETAN ETA IREKITA.

ABIERTO POR OBRAS
Esta frase tan utilizada en las visitas a la Catedral de Santa Maria me viene como anillo al dedo por encontrar cierta similitud con la obra que en nuestra Ikastola se esta realizando, claro esta salvando algunas diferencias.

Todos los años se aprovecha el periodo vacacional para acometer alguna obra menor y acondicionar las aulas según va creciendo nuestra ikastola,.

Este año el silencio que se respiraba en la ikastola por las vacaciones veraniegas de nuestros alunn@s se ve turbado por el ruido de las maquinas, pero no hay mal que por bien no venga y conseguiremos con dichas obras mejorar la calidad de los espacios, para un mejor desarrollo de la vida escolar de nuestra ikastola.

Lo dicho abierto por obras.

2010/06/29

Calendario 2010/2011 EGUTEGIA

Txiki ikusten da, bai, baina klikatu eta handituko da.

Haz click en la imagen si quieres verlo.