IRTEERA:
Goizeko 9’30etan, Ikastolatik.
IBILBIDEA:
Kotxez, Portilla herriraino joango gara, Mirandarantz abiatu ondoren, Armiñon-Berantevilla-Portilla bidea jarraituz.
Oinez, Portilla herritik abiatuta, gaztelua dagoen mendixkari buelta emango diogu poliki-poliki gora eginez. Lasai ibilita, ordubete inguru beharko dugu gaztelu zaharraren aztarnak dauden muinora iristeko. Eguraldiak laguntzen badigu, harresi eta harri zaharren artean jolasean ibili eta bertan hamaiketakoa egiteko aukera paregabea izango dugu. Handik kotxeetara hamar minutuko jaitsiera azkar bat besterik ez zaigu geratuko.
Indarrez lepo dabilenak badu beste aukerarik ere: 45 minutu gehiago ibilita eta aldapa gogor samar batean gora egin ondoren, Txulatoko tontorraz eta bertatik duen ikusmiraz goza dezake.
Mendi irteera hauek Ikastolako familientzat , guraso eta ikasle, eta irakasleentzat dira. Hilean behin egiten dira aldez aurretik zehaztutako egutegian.
Ikastolako beheko sarreran dauden paneletan mendi-irteera hauen gaineko informazio zehatza eta eguneratua duzue.
2007/02/09
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment