2006/12/12

Mendi-irteerak

Denok ezagutzen ditugu Euskal Herriko mendien ikusgarritasuna eta ohitura handia da gure artean mendiak igotzen ibiltzea. Gure Ikastolan aspaldion ere erakargarritasun hau nabarmen egin zaigu eta bateko eta besteko ikasgeletan sortu diren asmoei laguntza eman eta nolabaiteko baterakotasuna emateko nahi duten guztientzat irekita dagoen asmoaren berri ematen dugu hemen. Mendi irteeren egitarau berezia eratu dugu, nahi duten guztiei Euskal Herriko hainbat toki eta tontor interesgarri ezagutarazteko bidea emango diena. Eta, batez ere, igande goiz batzuk seme-alabekin batera eta konpainia onean igarotzeko aukera emango diguna. Hori dela eta hil bakoitzaren hirugarren igandean, behean aurkezten dugun taularen arabera, hainbat irteera interesgarri aurrez ikusi ditugu. Egitaraua guztiz betetzeko asmoa daukagu, eguraldi txarren gainetik eta gertatu daitekeen beste ororen azpitik… Gogoan izan beraz igande honetan lehen irteera egingo dela, Itxoganara. Biltzeko ordua goizeko 09:30ak, Ikastolako sarreran bertan.

No comments: