2007/05/30

Abtx07txiki, Arabako Bertsolari gazteen finala


Larunbat honetan, hilak 2, goizeko 09:00ak hasita Arabako bertsolari txikien finala izango dugu Armentia Ikastolako aretoan.
Lehenengo saioa 09:00etan izango da, bertso idatzien finala.
Jendeaurreko saioak 10:00etak hasiko dira. Lehenik eta behin txikien bat-bateko finala izango dugu. kategoria honetan gure Ikastolako Guillermo Vegas eta Lierni Balantzategik hartuko dute parte. Hortik zehar jakin izan dugunez, bai batak zein besteak txapela irabazteko aukera handiak dituzte. Anima ditzagun beraz egun horretan bertsoak berez berez sor daitezen.
11:00ak aldera handien bat-bateko finala hasiko da.
Saio guztien amaieran Ikastolaren sarreran jatekoa, edatekoa eta dantzarako musika izango dugu.
Ez huts egin beraz eta etorri datorren larunbatean Ikastolara gure ikaskideak animatzera!!!

2 comments:

Txertudi said...

Txapela irabazten ez baduze ere zorionak denoi

Anonymous said...

Txapela irabazten ez baduzue ere ZORIONAK