2007/09/19

2007-08 ikasturteko bekak

Plazaratuta dago 2007-08 ikasturte honetako Hezkuntza Sailaren beka-deialdia. Hona hemen Ikastolako gurasoek bekok eskatzeko bete beharko dituzuen jarraibideak:
Eskabide inprimakiak: Ikastolako Idazkaritzan eskatu behar dira.
Iaz beka jaso zutenak: Lehenik eta behin Hezkuntza Sailak aurreko eskabidea onartzen duen kontsultatu beharko dute. Horrela bada IZENDUN INPRIMAKIAK prest izango dituzte Ikastolan irailaren 24tik hasita. Haurraren aita, ama edo tutore denak etorri beharko du egun horretatik aurrera aldez aurretik betetako inprimakiak sinatzera. Eskatzaile hauek NAN duten familiako guztien NAN agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte.
Iaz bekarik jaso ez zutenek eta eskatzaile berriak: familiako kideen NANen fotokopiez gain 2006 urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga-aitorpenaren kopia aurkeztu beharko dute. Errenta aitorpena egin behar izan ez dutenek eskabide-inprimakian 5. atala bete beharko dute.

Aurkezteko epea: irailaren 17tik urriaren 15era bitartean.

Betekizunak:
Haurrak 3 urte beteta izatea 2008-01-01a baino lehen.
2006-07 ikasturtean lortutako batazbesteko puntuazioa 5 puntukoa baino txikiagoa ez izatea, mailarik ez errepikatzea eta gai bat baino gehiago gainditu gabe ez eukitzea.
Familiaren IRABAZI GARBIAK: Hauexek dira aurton jaso litezkeen laguntza motetarako ezarri diren mugak:

1.– Hezkuntza-sistemako maila eta gradu ezberdinetako eskatzaileen 2006 urteko familia errentak ezingo dira izan ondorengo taulan agertzen direnak baino handiagoak, familiako kide konputagarrien kopuruaren arabera:
Euroak
Kide konputagarri 1(e)ko familiak... 9.310
2... 15.186
3... 19.931
4... 23.636
5... 26.823
6... 29.907
7... 32.816
8... 35.708
2.865 euro gehituko dira kide konputagarri berri bakoitzeko.
2.– Material didaktikorako laguntzarako honakoak izango dira errenta-mailak:
Euroak
Kide konputagarri 1(e)ko familiak... 12.219
2... 20.886
3... 28.340
4... 33.836
5... 37.628
6... 40.593
7... 43.515
8... 46.436
2.906 euro gehituko dira kide konputagarri berri bakoitzeko.

No comments: