
Eskabidearekin batera familiak hauxe aurkeztu beharko du:
- III. Eranskina: Foru Ogasunei eskatuko zaie PFEZari buruzko informazioa. Hori dela eta, ez da zertan derrigorrez aurkeztu 2006ko PFEZaren fotokopia. Dena dela Familiei gomendatzen zaie, ahal badute, 2006ko PFEZaren aitorpenaren fotokopia eskabidean sartzeko.
- Familia-unitateko kide konputagarri guztien NAN, AIZ, pasaporte edo inskripzio-zedularen fotokopia.
- Familia-unitateko kide guztien familia-liburu osoaren edo osoen edo dokumentu egiaztatzaile osoaren fotokopia. Atzerritarren kasuan, aipatutako agiri horien faltan, umearen jaiotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Familia-unitateko kide guztien familia-liburu osoaren edo osoen edo dokumentu egiaztatzaile osoaren fotokopia. Atzerritarren kasuan, aipatutako agiri horien faltan, umearen jaiotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Hala badagokio, familia-unitateko kideren baten minusbaliotasun- edo menpetasun-maila egiaztatuko duen dokumentua.
- Guraso bakarreko unitateek, gainera, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
Guraso bakarrak direla dioen zinpeko adierazpena (III. eranskina).
Bizikidetza-ziurtagiria.
Bi gurasoen NAN, AIZ, pasaporte edo inskripzio-zedula.
Hala badagokio, banaketa- edo dibortzio-epaia, edo guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzen dituen ituna.
Itunean edo epaian ezarritako laguntza ekonomikorik jaso ezean, ez betetzeagatik jarritako eskariaren edo salaketaren kopia.
Gogoan izan epea: urtarrilaren 12tik otsailaren 12ra bitartean.
No comments:
Post a Comment