2008/03/08

Jantoki zerbitzua erabiltzeko arauak


Jantokia erabiltzen hasteko, uzteko, erabilera egunak aldatzeko, eskatzeko eta arduradunekin hitzorduak egiteko jantokiko telefono zenbakira (665 729423) (ordutegia 12:30etatik 15:00 bitartean) deitu beharko duzue gurasoek edo ohar baten bidez irakasleari jakinarazi, gutxienez egun bat aurretik. Aldaketa horiek abisatu ezean, dagokiona kobratuko zaizue.
Egun solteak erabili ahal izateko aurretiaz abisatu beharko duzue, beranduenik ere bezperako eguerdiko 13:00ak.
Gurasoak seme-alabek jantokira ekarri beharreko tresnak (hortzeskubila, pasta…) ekartzeaz arduratuko dira.
Norbaitek menu berezi baten beharra izanez gero, aldez aurretik jakinaraziko duzue, medikuaren ziurtagiria aurkeztu eta beharrezko txostenak bete beharko dituzue.
Ikasturtean zehar jasotzen dituzuen jangelako txostenak sinatuta itzuli beharko dituzue; Haur Hezkuntzan bi eta Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Batxilergo Hezkuntzan hiruna txosten.
Pedagogia lana behar bezala burutzeko, nahitaez elkarren arteko errespetua eta lankidetza behar dira, hau da, jantokia erabiltzen dutenen, familien, irakaskuntzako eta irakaskuntzaz besteko langileen, begiraleen eta sukaldeko langileen arteko errespetua eta lankidetza.
Ikaslearen heziketa-prozesuan beharrezkoak diren arau eta ohiturak ez dituzte jangelako langileek soilik jorratu behar; beraz, gurasoen ardura da beraien seme-alabei oinarrizko ohiturak eta arauak irakastea: elikadura-ohiturak, garbitasun-ohiturak, portaera-ohiturak eta gizarte-harreman ohiturak.

No comments: