2011/03/31

egingo al dugu? Bihar Korrika jaiak Judizmendi eta Lakuan


Korrika gero eta hurbilako dago eta beroketa ariketekin hasteko aukera izango dugu bihar bertan Lakua eta Judimendin.

LAKUAN: 19:00etatik aurrera kantuz poteoa, Zadorra euskaltegitik hasita. Txistulariak, pintxoak, kantuak eta giro ederra auzoan zehar.


JUDIMENDIN: 20:00etatik aurrera poteoa Aixkiria euskaltegitik hasita. Bertan ere giro ederra aurkituko duzue. Korrikako peto zaharrarekin agertu ahal izanez gero!


Adi, asteburu honetarako gauza gehiago ditugu prest-eta, datozen egunetan jakinaraziko dizkizuegu!

No comments: