2011/03/31

egingo al dugu? Bihar Korrika jaiak Judizmendi eta Lakuan


Korrika gero eta hurbilako dago eta beroketa ariketekin hasteko aukera izango dugu bihar bertan Lakua eta Judimendin.

LAKUAN: 19:00etatik aurrera kantuz poteoa, Zadorra euskaltegitik hasita. Txistulariak, pintxoak, kantuak eta giro ederra auzoan zehar.


JUDIMENDIN: 20:00etatik aurrera poteoa Aixkiria euskaltegitik hasita. Bertan ere giro ederra aurkituko duzue. Korrikako peto zaharrarekin agertu ahal izanez gero!


Adi, asteburu honetarako gauza gehiago ditugu prest-eta, datozen egunetan jakinaraziko dizkizuegu!

2011/03/28

IKASYS-HOME

Zuen seme-alabek jarduera digitalak etxetik egiteko aukera zabalik dago jada; abian da IKASYS HOME egitasmoa, abian dira koaderno digital berriak!

6 urtetik 16 urtera bitarteko ikasleentzat egokitutako hainbat arlotako koaderno digitalak dira; guztira, 75 koaderno inguru.

Jarduerak egin ondoren, gurasoek lanaren jarraipena modu errazean egin dezakezue. Erabiltzeko oso erosoa da, izan ere, web-aplikazio batean oinarritzen denez, etxeko edozein ordenagailutan erraz, inolako instalaziorik egin gabe, erabil daiteke.

Eskaintza guztia ikusi, aztertu eta, interesgarria iritziz gero, kontratatzeko aukera duzue http://home.ikasys.net web-orrian.

Desde esta web puedes acceder a la información referente a los cuaderno digitales que la Federación de Ikastolas pone a vuestra disposición
http://home.ikasys.net
Está dirigido al alumnado entre 6 y 16 años.

2011/03/25

Maitatu, ikasi, ari… EUSKARAZ!!!!!!


Bi urtetik bi urtera Korrikaren bisita izaten dugu AEKren eskutik eta iada oso gertu daukagu. Korrika 17 Araban hasiko da, Trebiñun, eta aurten ere euskararen aldeko ekintza handi honetan berriro parte hartzeko aukera izango dugu, apirilaren 7an hasi eta apirilaren 17an izango du helmuga, Donostian.
Lema moduan “EUSKALAKARI” hitza aukeratu du 17. Korrikak.

¹EUSKALAKARI: 1. iz. / izond. Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena. 2. iz. / izond. Euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.

Hauetariko asko ere izango ditugu, dudarik ez, gure Ikastolan. Eta asko eta asko ere izango dira gure artean hori egiteko bidean daudenak. Zorionak beraz horiei guztioi eta zorionak euskarara hurbildu garen guztioi.

Korrika Gasteizera hurbiltzen den guztietan ere gure Ikastolan diruz laguntza emateko kilometroa “erosten” dugu.
Kilometroaren kostuari aurre egiteko familia bakoitzari, batez beste, 2 euroko dirua ematea eskatu ohi diogu. Diru hori, edo familia bakoitzak nahi duena, Ikastolara apirilaren 2a baino lehen ekartzea eskertuko genizueke. Zuon semearen edo alabaren bitartez egin dezakezue, bakoitzak bere tutoreari eman diezaion esanez.

Horrez gain apirilaren 12an, asteartea, Korrika Txikia antolatuko dugu Gasteizko ikastetxe guztion artean.
Eta gogoan izan apirilaren 14an, ostegunez, Gasteiza hurbilduko zaigula Korrika 17.

Bestalde, korrikako materiala erosteko aukera izando dugu martxoaren 29an arratsaldeko 17:00an, ikastolako aurrean.

Bai bataren eta bai bestearen berri zehatzago hurrengo egunetan izango duzue.

Zuoi berri hauek luzatu arte agur egiten dizuegu bada.


Cada dos años recibimos la visita de Korrika de la mano de AEK. Este año tendremos la posibilidad de participar de nuevo en esta gran iniciativa, del 7 de abril al 17 de abril. Korrika 17 empezará en Araba, en Trebiñu concretamente y terminará en Donostia.
El lema empleado en esta 17ª edición será la palabra “EUSKALAKARI”.

¹EUSKALAKARI: 1. Es el que ama, aprende y utiliza el Euskara. 2. El que aprende o intenta mejorar su Euskara, con el objetivo de utilizarlo, amándolo. El que da pasos en esta dirección.

Con esta palabra se homenajear a todas las personas que estos años se están acercando al euskara y han logrado expresarse en nuestra lengua, a los que hacen el esfuerzo de vivir en euskara, empujar el euskara… como muchas personas en nestra ikastola.Por ello vamos a felicitar a toda esta gente en particular y vamos a felicitarnos también en general.

Cada vez que Korrika se acerca a nuestra ciudad solemos habilitar una ayuda económica a su organización, y “compramos” un kilómetro del recorrido. Para hacer frente a este costo solemos pediros a cada familia que nos hagáis llegar 2 euros. Por ello aquellos y aquellas que queráis hacernos llegar esa cantidad, o cualquier otra que determinéis, os agradeceríamos que la hicierais llegar a través de vuestro hijo o hija a la Ikastola antes del 2 de abril. El tutor o tutora se hará cargo de la recogida de ese dinero.

Por otra parte os adelantamos que el 12 de abril, martes, organizaremos Korrika Txikia entre todos los centros escolares de la ciudad.
No olvidéis que el día 14 de abril, jueves, Korrika se acercará a la zona de la Ikastola.

Por otra parte,el día 29 de marzo, martes, a partir de las 17:00, tendremos la oportunidad de comprar el material de korrika en la entrada de la ikastola.

Con posterioridad recibiréis información detallada sobre las actividades de esos días.

Nos despedimos hasta entonces


ARABAKO Bertso txapelketaren finala

Hurrengo larunbatean, apirilak 2, ospatuko da Arabako Bertso Txapelketaren finala, bertan ikastolako bertso eskolako irakasle den Ander Solozabalek parte hartuko du.
Aupa Ander.

El próximo sábado 2 de abril se celebrará la final del campeonato de Bertsolaris de Araba en la que participará el profesor de la bertso eskola de la ikastola, Ander Solozabal.

http://www.gasteizkoagenda.com/2011/03/arabako-bertsolari-txapelketa-finala.html