2007/03/27

Datorren hileko auzolana

Datorren auzolana aste santuko oporren ostean eta jarraian egiteko asmoa dugunez, aldez aurretik iragartzen dizuegu zuon agendetan tokia egin diezaiozuen.
Larunbat horretarako lana frontoiko leihoen egokitzapenarekin jarraitzea eta atzealdeko hesiak konpontzea izango da.
Hona hemen deialdirako xehetasunak:
Eguna: apirilaren 21a, larunbata.
Ordua: Goizeko 09:00etan.

No comments: