2007/03/27

Ikastolako batzordeak martxan

Oraintsu martxan jarri dira Ikastolan arlo bereziak zuzentzeko batzordeak. Batzorde hauen xedea dagozkien gaietan artezkaritzari proposamenak lantzea litzateke.
Hiru hauek dira lehenik eta behin indarrean jarri direnak:
▪ Ekonomia batzordea: talde honen helburua Ikastolako kontugintzaren jarraipena egin eta gai hauetan egitasmoak aurreratzea izango da.
▪ Egoitza--lanen ba-tzordea: Ikastolako egoitzan bidean ditugun eta aurreikusi behar ditugun konponketa eta berriztatze lanen proposamenak egiten dihardu. Beronen deituko ditu auzolanak hemendik aurrera.
▪ Informazio ba-tzordea: talde honetan Ikastolako kide guztien artean barneko informazioa ahalik eta modurik egokienean bideratzea izango da.
Batzorde hauek irekiak dira eta Ikastolako edonork har dezake parte. Izena eman nahi izanez gero jo zuzendaritzara edo, bestela, armentia@ikastola.net helbidera mezua igorri. Zein taldetan parte hartu nahi duzun zehaztu eta berehala jakinaraziko dizkizugu aukeratu duzun batzordearen bilera egunak.
Zure laguntzaren zain geratzen gara beraz.

No comments: