2006-07 ikasturteko berritasunen artean gure Ikastolan lehenengoz antolatu dugu Elkarbizitzaz formazio berezia. Gai honek indar handia hartu du aspaldion ikastetxeetan sortzen diren konflikto eta gatazkak direla eta.
Irailetik hasita DBHko eta Lehen Hezkuntzako azken zikloko irakasleak gai honetan prestakuntza saio bereziak izan dituzte.
Beste alde batetik, Ikastolako familietara ere zabaladu dugu formazio honetan parte hartzeko aukera. Gurasoentzako saioak azaroaren 13an hasiko dira, arratsaldeko 15:15etatik 16:45etara.
Prestakuntzaren arduraduna Juanjo Gomez izango dugu, Ikastolen Elkarteko aditua.
2006/11/09
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment