Ikastola aldizkariaren azken alearekin batera, Ikastolen Elkarteak Gabonetarako dituen materialen katalogoa jasoko dugu.
Katalogo horretako pezioak dendetako prezioa baino merkeagoa da.
Hala ere, erosketak Ikastolaren bitartez bideratuz gero, katalogoan markatzen dena baino %20 bat merkeago (batez beste) lor daitezke erosketak.
Hori dela eta inork materiala zuzenean barik Ikastolaren bitartez erosi nahi badu, aukera hori emango dugu aurton.
Interesatuok katalogoetan datorren zerrenda zuon datuekin bete eta eman orria Ikastolako idazkaritzan.
Ikastolan materialak jasotzean abisua pasatuko dizuegu, geratzen zaizuen azken prezioa zehaztuta.
ESKABIDEAK IKASTOLATIK EGITEKO AZKEN EGUNA ABENDUAREN 11 IZANGO DA. EPE HAU EZIN IZANGO DA INONDIK ETA INORA LUZATU.
Animatu zaitezte eta ez galdu aukera ikaragarri hau.
2006/11/09
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment