Showing posts sorted by date for query bertso. Sort by relevance Show all posts
Showing posts sorted by date for query bertso. Sort by relevance Show all posts

2011/06/10

BERTSO AFARIA



Aurreko ostiralean bertso afaria izan genuen ikastolan, 50 lagun inguru batu ginen afarian eta 80ren bat lagun ondorengo bertso saioan. Ikasleak izan ziren protagonista, DBHko 60 ikasle inguru izan ziren bertan Manex, Ander eta Julen entzuteko gogoarekin. Niri Julen izugarri gustatu zitzaidan, ez du Arabako txapelketan inoiz parte hartu baina uste dut parte hartuko balu txapela eskura izango lukela, ea animatzen den.
Gurera bueltatuz, pozik atera ginen bertotik eta hurrengo urterako errepikatzeko gogoarekin ere.
Txakolina nire kontu!!

2011/06/02

Bertso afaria eta krosa

Bihar dugu bertso afaria. Animat zaitezte, 25 heldu eta 30 gaztek izena eman dute. Bejondaiela gazteei, 30, badira ba, polita egongo da. Bertsolariak, ba Manex aurtengo Arabako txapelduna , Ander ikastolako bertso eskolako irakaslea (arabako finaleko gazteena) eta Julen, azken urteetan ikastolako bertso eskolako irakaslea izandakoa. Animatu, oraindik garaiz zabilz.

Ta domekan txandala edo praka laburrak jarri eta Armentiako basora, korrika edo bizikletaz, ikastolako VI lasterketa dugu . Nik aurten ez dut entrenatu baina antes morir que perder la vida, han izango naiz

2011/05/31

Bertso-afaria


Ikastolan aspaldi hasi ginen bertso-eskola antolatzen eta aurten izandako arrakasta ikusirik bertso-afari bat egitea pentsatu dugu.

Afari honen helburua, bertsoekin gozatzea ez ezik, ikasleek egin duten lana saritzea eta jende aurrean abesteko aukera ematea da.

Eguna Ekainaren 3an.
Egitaraua 20:30etan LHko ikasleek bertsoak abestuko dizkigute.
21:00ak aldera afaria.
22:00 aldera DBHkoen bertsoak.


Ondoren bertsolariak:
Manex Agirre (Arabako txapelduna).
Ander Sorozabal.
Julen Zulaika.
Gai-jartzaileak DBHko ikasleek.


Afariaren kostua Helduentzako 22 €
Gazteentzako 12 €


Tiketak idazkaritzan egongo dira salgai maiatzaren 25etik ekainaren 1 artean. Euskadiko kutxan ordainketa egin ondoren ordain-frogagiriarekin jaso ahal izango dira. Ordainketa kontu honetan egin beharko da:

3035 0206 55 2060013138

Animo eta etor zaitezte ondo pasatuko dugu eta.



2011/03/25

ARABAKO Bertso txapelketaren finala

Hurrengo larunbatean, apirilak 2, ospatuko da Arabako Bertso Txapelketaren finala, bertan ikastolako bertso eskolako irakasle den Ander Solozabalek parte hartuko du.
Aupa Ander.

El próximo sábado 2 de abril se celebrará la final del campeonato de Bertsolaris de Araba en la que participará el profesor de la bertso eskola de la ikastola, Ander Solozabal.

http://www.gasteizkoagenda.com/2011/03/arabako-bertsolari-txapelketa-finala.html

2010/11/30

EUSKARAREN EGUNA_ DBHrako prestatutako ekitaldiak

Frantzisko Xabierkoa - Abenduaren 3a EUSKARAREN EGUNA









Frantzisko Xabierkoa, benetako izenez Frantzisko Jatsu Azpilikueta, (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7 - Shangchuan uhartea, Txina, 1552ko abenduaren 3) santu nafar euskalduna zen, San Inazio Loiolakoarekin batera Jesusen Lagundia sortu zuena eta misiolari izandakoa India, Malaysia, Txina eta Japonian. Arrazoi honengatik Indietako Apostolua ezizena ezarri zioten. Eliza katolikoak San Frantzisko Xabier izendapenez santifikatu zuen.

Nafarroako eta Euskal Herriko zaindaria da eta abenduaren 3an ospatzen da bere eguna.

Euskararen santu ofiziala ere bada, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an baita.

Goizez:

09:30 Girotze saioak

Euskararen aldeko zizka-mizka

(esaldiak, marrazkiak, denborapasak eta pegatinak)

9:45 Ikasleen ekitaldia (Ikusleak: LH1,2eta 3)

11:00 Ikasleen ekitaldia (Ikusleak: LH 4,5 eta 6)

Arratsaldez:

15:20 Multizinema (LH 5 eta 6)

Argitxorekin kontu-kontari (LH 1,2,3 eta 4)

15:40 Bertsoak Argitxori

16:00 Abesti saioa

16:20 Euskal Bingoa

DBH

11:00 – 12:00

DBH3-4 Euskal kantagintzaren historia bideoa

DBH1-2 Eukal musikako bideoak eta euskarazko lipdub-ak

12:00 – 12:30

Gelako kantuaren azken entseguak

12:30 – 13:30

DBHko KANTU TXAPELKETA NAGUSIA 2010

13:30 – 14:10

Bertso-trama: IKASLEEN ETA IRAKASLEEN ARTEKO GORA BEHERAK

Bertsolariak: Julen Zulaika, Pello Ormazabal

2010/11/02

HAINBAT EKIMEN

Gurasolaguna ere abian (http://gasteizkoagenda.blogspot.com/2010/10/gurasolaguna-ere-abian.html) (Oharra: Epea bukatu bada ere nahi izanez gero saiatu zaiteze)

Arabako Bertsolari Txapelketa (http://gasteizkoagenda.blogspot.com/2010/10/2011ko-arabako-bertsolari-txapelketako.html?spref=fb)

Bertsolaritzat ere Araban aurrera pauos handiak egin ditu, ez dira urte asko Araban txapelketa ospatzen dugula eta 2011rako hiru aurrekanporaketa antolatu dituzte. Ikastolan ere azkenean lortu dugu Bertso eskolarekin jarraitzea, ostegunetako eguerdietan bilduko dira DBHko 6 gazte. Aurrera bolie.

Arabako HITZA astekaria eta BERRIAren proiektu berria (http://gasteizkoagenda.blogspot.com/2010/10/azaroaren-5an-berria-eta-hitza.html?spref=fb)

2010/10/04

Armentiako bertso-eskola



DBHko bertso-eskola egun eta ordutegi berrian antolatu nahi gugula jakinarazten dizuegu. Iaz jantokiko ordutegia erabili genuen LHko bertso-eskola martxan jartzeko eta erantzun ona egon zenez, aurten DBHko ikasleekin ere ordutegi berean antolatu nahi dugu.

Bertso-eskola jantoki orduan eskaintzea egokia dela pentsatu dugu, ikasle askok tarte horretan nahikoa denbora libre izaten baitute, halere bertso-eskola irekia egongo da jantokian geratzen ez diren ikasleentzat.

DBHko bertso-eskola astearteetan antolatu nahi dugu 13:00etatik 14:00etara eta ikastolako sarrera nagusian elkartuko dira bertso-eskolako begiralearekin jantokian geratzen diren ikasleak nahiz etxetik datozen ikasleak. Jarduera urriaren 19an hasiko da.

Parte hartu nahi duten ikasleek orriaren bukaeran agertzen diren datuak bete eta Koldo Zubizarretari eman lehen bait edota e-mailez bidali kzubizarreta@armentiaikastola.org helbidera.

Animo eta parte hartu!


Mediante esta nota os informamos de que queremos cambiar el día y la hora de la bertso-eskola de DBH. El curso pasado utilizamos el horario del mediodía para organizar la bertso-eskola de Lehen Hezkuntza y la respuesta fue buena por lo que queremos aprovechar este horario también para los alumnos y alumnas de DBH.

Hemos pensado ofrecer esta actividad al mediodía, pues muchos alumnos y alumnas tienen tiempo libre en este horario, pero la bertso-eskola estará abierta para los y las que no se queden en el comedor también.

Tanto los/las que se quedan en el comedor como los/las que vienen de casa se reunirán los martes a las 13:00 el la puerta principal de la ikastola con el monitor de la bertso-eskola y la actividad finalizará a las 14:00. La actividad dará comienzo el 19 de octubre.

Los alumnos y las alumnas que quieran participar deberán rellenar los datos que vienen al final de la nota y dárselos Koldo Zubizarreta o enviarlos a la siguiente dirección electrónica: kzubizarreta@armentiaikastola.org

Animo eta parte hartu!

2010/03/14

Dantza erakustaldia Ibai Ondon




















Aretoa lepo zegoen. Dantza, triki eta Bertso saio ederra prestatu zuen Armentxok. Haur kopuru ederra igo zen Ibaiondo gizarte etxeko oholtzara eta zelan ez, familiak gustora izan ginen erakustaldia ikusten. Zorionak antolaketa lanetan ibili zaretenoi.
El sábado tuvimos la suerte de disfrutar de la audición de Dantza, Triki y Bertso que las alumnas de la ikastola nos ofrecieron. Y digo alumnas ya que eran pocos los chicos que se subieron al escenario. A ver si se animan para el próximo año. Felicitar a Armentxo y todos y todas que trabajaron en laorganización del acto.

Bestalde gogoratu nahi dizuet asteazkenean (martxoak 17an) gela ordezkari bilera izango dugula ikastolan eta martxoak 27rako auzolana deialdia izango dugula.
Recordaros que el proóximo miercoles, 17 estais convocados los representantes de gela en la ikastola y que el sábdo 27 a las 9 de la mañana convocaremos una Vereda.

17ko BILERA HURRENGO ASTERA ATZERATU DA ETA AUZOLANA APIRILAREN 17ra. PARAKATU ENREDOA

La reunión del 17 se retrasa a la próxima semana y la vereda al 17 de abril. Disculpad las molesttias.

2009/06/04

Aste buruan dugu kross/BTT lehiaketa



Badugu iganderako plana. Armentiako basoan prestatu dugun BTT eta Kross lehiaketan parte hartzea hain zuzen. http://www.krossbttarmentia.blogspot.com

Eta larunbatean Arabako eskolarteko bertso txapelketaren finala ospatuko da Ikastolan.

Importante: sabemos que un conocido korrikalari de la Ikastola no puede correr este año por lesión... lo cual nos deja una plaza en el podium. A ver quien se la lleva!!!!

De todas formas, recordad siempre que lo importante es PARTICIPAR. Esa es nuestra seña, y lo que nos hace grandes.

Y RECORDAD QUE LA CARRERA ES SÓLO LA PRIMERA PARTE. LUEGO VIENE LA MARCHA EN BTT. ANIMAROS CON VUESTROS HIJOS E HIJAS A DAR UNA VUELTA EN BICI POR EL BOSQUE.

2009/05/19

IKASTOLAKO BERTSO ESKOLAK IZANGO DU JARRAIPENIK?



2007ko gaztetxoen Bertso txapelketan ikastolako ikasle bik parte hartu zuten. Guillermo Vegas, Ikasolako ikasleak lortu zuen txapela. Azken urteetan ikastolako aretoan izan da bertso txapelketaren finala. Igaz ere Guillermo eta Liernik parte hartu zuten txapelketan, inoiz baino ikusle gehiago bildu ginen bertan. Aurtengo finala ekainaren 7an ospatuko da ikastolako aretoan.

Hamar hamabi gazte hasi baziren ere ikastolako bertso eskolan, ikastolan ikasketak bukatu ondoren bertso eskola ere utzi egin dute eta egun lau ikaslek baino ez dute jarraitzen. Ez da ikasle berririk hurbildu Julenek gidatzen duen taldera. Ostiral arratsaldeetan biltzen dira ikastolan, ordu bateko saioa izaten da eta gustora, lagun artean egiten dute ordu hori. Hurrengo ikasturterako ea taldea indartzea lortzen dugun, animatu ezazue zuen seme alabak bertso eskolan parte hartzera.

2008/03/08

Gure urteurreneko ekintzak

Antolatuta daukagu neurri handi batean gure XV urteurren ospakizunetako programa.
Apirilean hasi eta ekainera bitartean haurrentzako eta nagusientzako ikuskizunak ditugu prest.
Horrez gain Ikastolaren Egunaren inguruan hainbat ekintza izateaz gain bazkaria izango dugu Ikastolako kide guztiontzat.
Aurtengo BTT eta kros lehiaketa ere gure ospakizunaren karietara ere atonduko da.
Hona hemen bada hemendik eta ekainera bitartean aurreikusita ditugunak:

Apirilak 14-17
Ekintza eta kirol taldeen saioak
ARMENTXO
Apirilak 18
Birusak erasoan (txotxongiloak)
TONI LA SAL
Maiatzak 9
Bertso trama
Antolatzaile: JULEN ZULAIKA ETA BERTXILIKA
Maiatzak 16
Apaizac obeto (hitzaldi eta ikus entzutezkoak)
JON MAIA
Maiatzak 18
Mendi irteera
Maiatzak 24
IKASTOLAREN EGUNA
Maiatzak 30
Tanzania bizikletaz (hitzaldi eta diaporama)
KOLDO ZUBIZARRETA
Ekainak 8
BTT-KROS LASTERKETA

Horrez gain, iraila inguruan, ikasturtea berriaren hasieran, ekintza oso berezia antolatzekotan gara, gure oroimen liburuarekin batera. Beranduago jasoko dituzue azken ekintza honen berri zehatza.
Gogoan izan ere ostiral hauetan salgai dituzuela Ikastolan urteurreneko kamisetak oso prezio onean…

Celebración de nuestro aniversario

Ya tenemos organizada gran parte de la celebración del XV aniversario de nuestra Ikastola.
Desde abril a junio presentaremos actividades dirigidas tanto a nuestro público infantil como a las familias.
También haremos un esfuerzo especial en la celebración del Día de la Ikastola de este curso.
Por otra parte actividades como la edición de la carrera BTT-cross se integrará también en este ciclo de celebraciones.
Os detallamos a continuación las actividades fijadas hasta junio:

14-17 de abril
Presentaciones de las diferentes extraescolares
ARMENTXO
18 de abril
Birusak erasoan (marionetas)
TONI LA SAL
9 de mayo
Bertso trama
Organizan: JULEN ZULAIKA Y BERTXILIKA
16 de mayo
Apaizac obeto (conferencia-audiovisuales)
JON MAIA
18 de mayo
Salida al monte
24 de mayo
DIA DE LA IKASTOLA
30 de mayo
Tanzania bizikletaz (conferencia y diaporama)
KOLDO ZUBIZARRETA
8 de junio
CARRERA BTT-CROSS

Aparte de lo anterior estamos intentando organizar un acto muy especial a principios del curso que viene, en septiembre, del que os informaremos puntualmente en su momento.
Recordad que estos viernes a la tarde tenéis a la venta en la Ikastola las camisetas de nuestro aniversario a un precio muy asequible.

2007/05/30

Abtx07txiki, Arabako Bertsolari gazteen finala


Larunbat honetan, hilak 2, goizeko 09:00ak hasita Arabako bertsolari txikien finala izango dugu Armentia Ikastolako aretoan.
Lehenengo saioa 09:00etan izango da, bertso idatzien finala.
Jendeaurreko saioak 10:00etak hasiko dira. Lehenik eta behin txikien bat-bateko finala izango dugu. kategoria honetan gure Ikastolako Guillermo Vegas eta Lierni Balantzategik hartuko dute parte. Hortik zehar jakin izan dugunez, bai batak zein besteak txapela irabazteko aukera handiak dituzte. Anima ditzagun beraz egun horretan bertsoak berez berez sor daitezen.
11:00ak aldera handien bat-bateko finala hasiko da.
Saio guztien amaieran Ikastolaren sarreran jatekoa, edatekoa eta dantzarako musika izango dugu.
Ez huts egin beraz eta etorri datorren larunbatean Ikastolara gure ikaskideak animatzera!!!

2007/04/27

Bertsolari eskolakoen kamisetak


Armentia Ikastolako Bertsolari eskolako kideek, Bertxilikakoek, salgai jarri dituzte euren kamisetak.
Aurrealdean taldearen izena agertzen da eta atzean guztien artean moldatutako bertso eder bezain zoragarria.
Prezioa, neurri guztiak, 12 €.
Pare bat kolore daukazue aukeran.

Camisetas de la escuela de bertsolaris


Los alumnos y alumnas de Bertxilika, escuela de bertsolaris de Armentia Ikastola, han puesto a la venta una camiseta.
En la parte delantera presenta el logo del grupo y en la trasera un bertso de gran vuelo poético.
El precio es unitario, para todas las tallas, 12 €.
Disponéis de un par de colores.