2009/12/20

ELKARTASUNA SAHARAREKIN

Azken urteotan legez Sahararen aldeko karabana antolatu dute Euskal Herriko hainbat erakundek.
Laguntza eske etorri zaizkigu eta parte hartzera animatu.

Hori dela eta hemengo gai hauen bilketa egitea erabaki dugu Ikastolan:
• AZUKREA
• ARROZA

Bi gai hauetara mugatuko gara. Beraz ez ekarri hauetatik aparte ezer mesedez.

Garraio gaiak direla eta, bai bata eta bai bestea, dendan erositako boltsatan, paketeetan era egokian datozenak bakarrik hartu ahal izango ditugu.

JANARIAK JASOTZEKO AZKEN EGUNA 2010ko URTARRILAREN 15ean IZANGO DA.

Tindoufeko Saharako errefuxiatuekin elkartasuna adierazi nahi duzuenok, beraz, hemen duzue aukera ona.

Eskerrik asko aldez aurretik.

2009/12/16

Belabia mendi irteera

Izkiko Mendietan dago. Belabia lepo luzea da eta mendean hartzen ditu Izkiko Parke Naturaleko baso oihantsuak.
Bertara heltzeko tokirik errazena Markinezetik da.
Zain gauzkazue beraz.
Abenduaren 20an, goizeko 09: 30etan Ikastolako atarian.


Pertenece a los Montes de Izki.
Belabia es una alargada loma que domina ampliamente los selváticos bosques de Izki(Parque Natural).
Su acceso es muy sencillo se realiza desde Markinez (698 m).
Os esperamos a tod@s .
el 20 de diciembre , a las 9,30 en la puerta de la ikastola.



2009/12/13

BATZAR NAGUSIA- ASAMBLEA

benduak 16ean arratsaldeko 18:30etan ezohiko bilera nagusia izango dugu Ikastolan. Deialdia eta gai ordena etxean jaso duzue.

Recordad que el miercoles 16 de diciembre se celebrará la asamblea extraodrinaria que solemos tener anualmente el último mes del año.
OS ESPERAMOS.

2009/12/02

EGUNKARIA LIBRE


Denok dakizuenez, abenduaren 15ean Egunkaria kasuko auzipetuen epaiketa hasiko da.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Egunkariaren aurkako epaiketaren atarian egonik, epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu ditu Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan arlo eta sektore desberdinetako herritarrak bilduz.

Oraingo honetan, helburu berdina tartean, datorren ostiralean, abenduak 4an, eguerdiko 12etan, Landako Gunean, Liburu eta Diska Azokarekin bat eginez, Hezkuntza arloko eragile eta eskola komunitateko kideoi parte har dezagun dei egiten digu (deialdia erantsitako artxiboan)

Ikastoletan, mezu orokorrarekin bat eginik, badugu zio berezia parte hartzeko gure lankide bat, Xabier Oleaga hain zuzen, auzipetu horietakoa baita.

2009/12/01

EUSKARAREN EGUNA-ABENDUAREN 3an



Lehenengo Euskararen Eguna

Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen.

Egun ofizialaren izendapena


1995ean egindako Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak Euskararen Egunak berrindartzea proposatu zuen, eta Diasporako euskaldunentzat hain garrantzitsua zen eguna ofizial izendatzea. Horrela, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak ongi iritzi eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Egun ofizial izendatu zuten.

Nafarren patroiaren egunean, Xabierko Frantzisko egunean ospatzen dugu EUSKARAREN EGUNA. Ikastolan ere izango dugu ospakizuna, eskola orduetan izango da.

PROGRAMAZIO BEREZIA (Lehen Hezkuntza)

Goizez:
09:30 Girotze saioak
Euskararen aldeko zizka-mizka
(esaldiak, marrazkiak, denborapasak eta pegatinak)
10:00 Ikasleen ekitaldia ( Ikusleak :LH 1 eta 3)
11:30 Ikasleen ekitaldia (Ikuskeak: LH 4, 5 eta 6)

Arratsaldez:
15:20 Multizinema (LH 5 eta 6)
Euskaraz kontu-kontari (LH 1, 3 eta 4)
15:40 Harrera eta bertsoak Argitxori
16:00 Abesti saioa
16:20 Euskal Bingoa