
Ikastolako idazkaritzan eta administrazioan aldaketa txiki batzuk egin behar izan ditugu, eta etorkizunean ere kudeaketa lan hauetan ere berritasunak aurreikusten ditugu.
Alde batetik administrazioko kudeaketa informatikoan lan ikaragarria egin behar izan da aplikazio aldaketa konplexu bat antolatu behar izan dugulako.
Beste alde batetik Datuen Babeserako Legediak derrigortasun batzuk ezarri dizkigu eta une honetan prozesu honen hedakuntza egiten ari gara.
Batean eta bestean, behar bada, buruhauste batzuk sortuko ditugu, bai etxeetan zein gure bulegoan, baina etorkizunerako alderdi hauek ondo zehaztuta eta landuta izatea ezinbesteko izango dugu.
Epe laburrean web-arekin lotutako aplikazio berriak jarri beharko ditugu eta neurri batean Ikastola osoaren informazio bideak goitik eta behera aldatu beharko ditugula aurreikusi behar dugu.
No comments:
Post a Comment