2007/12/16

Batzordeak


Aurreko urtean bultzada berezia eman genien batzordeka egindako lanei. Batzorde hauen helburua arloka antolatzeko gurasoen eta langileen partaidetza borondatezkoarekin Ikastolan egin beharreko lan orokorrei laguntza ematea da.
Lan hauek berriro aktibatuko ditugu hemendik aurrera, eta hauexek dira ikasturte honetan aurreikusten ditugun taldeak eta xede nagusiak:
Ekonomia Batzordea: Ikastolako kontuen jarraipena, bideragarritasun plana.
Egoitza lanen Batzordea: Ikastolan egin beharreko obra eta konponketen antolaketa, auzolanen antolakuntza.
Komunikazio Batzordea: Ikastolako kideen artean komunikazioa eta informazioa bideratzeko lanak.
Hauekin batera iaz osatu genuen eta aurton martxan jarri behar dugu Hizkuntza Batzordea. Batzorde honetan euskararen eta hizkuntza guztien antolakuntza eta jarraipena bideratu nahi da Ikastolan, bai arlo akademikoan zein arlo akademikotik kanpo.
Beste alde batetik gure Ikastolaren XV urteurrena dela eta ospakizun eta ekintza berezietarako unean uneko lantaldeak eratu beharko ditugu.
Besteak beste aurton ere BTT-krosa ere eratuko da Armentiako basoan.
Batzordeetan parte hartzea zabalik dago bazkide guztientzat. Izena eman nahi izanez gero Idazkaritzan edo Ikastolako posta elektroniko bidez eman abisua.

No comments: